
1- Nola eskura ditzaket KMK liburutegiko fondoak?
16 urtetik gorako edozein pertsonak eskuratu ditzake KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiko dokumentuak (liburuak, aldizkariak, mapak, eskuizkribuak, partiturak, CDak, DVDak, eta abar) liburutegi barruan aztertzeko. Horretarako nahikoa da liburutegira joatea.2-Non dago KMK liburutegia?
KMK liburutegia Donostian dago, Urdaneta kaleko 9 zenbakian.3-Zein da liburutegiaren ordutegia?
KMK liburutegia astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 20:30era dago irekita; larunbatetan, berriz, 8:30etik 14:00etara.4-Nola har ditzaket liburuak, DVDak, CDak. maileguan?
KMK liburutegiko txartela dutenek bakarrik har ditzakete dokumentu hauek maileguan.5-Nola lor dezaket KMK liburutegiko txartela?
KMK liburutegiko txartela eskuratzeko nortasun-agirikoaren neurriko bi argazki eta nortasun-agiriaren fotokopia bat ekarri eta eskaera-orria bete behar duzu. Eskaera-orria eta aipatu agiriak liburutegiko harrerako langileei eman ondoren, egun gutxi barru, liburutegian bertan jaso dezakezu txartela.6-Zenbat liburu, CD, DVD, bideo. har ditzaket maileguan? Zenbat egunez?
Gehienez, hiru dokumentu har ditzakezu, bi astetarako. Hala ere, liburu eta CD-ROMen kasuan epea beste bi astetarako berritu daiteke, beti ere, epea bukatu baino lehen eskatuta.7-Nola berritu dezaket mailegua?
943 112796 telefono zenbakira deituta edo internet bidez, liburutegiko katalogoaren Bazkideak atalean, luzatu dezakezu epea. Liburutegira ere etor zaitezke liburua edo CD-ROMa hartuta.