
Maiatzaren 12tik 16ra, Sergio Leoneren westerna izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan protagonista.
Behar gorria Primavera azul: azken egunak
Martxoaren 6an inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan Behar gorria Primavera azul erakusketa. Hiru hilabete pasata, larunbatean, maiatzak 10, agur esango diogu Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa honi.
Oteizaren ondarea egungo euskal artean
Aurrera darrai Jorge Oteiza (1908-2003) zikloak KOLDO MITXELENA Kulturunean. Maiatzaren 14an, asteazkena, Jorge Oteizak egungo artistengan izandako eragina izango da hizpide.
Asteazkenean, hilak 23, 19:30ean, Alvaro Matxinbarrenaren Kemen Isuria erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan.
Astelehenean, hilak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloko lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Pedro Manterolak Oteizaren lanei buruzko interpretazioa plazaratuko du. Asteartean, hilak 13, mahai-ingurua izango da, Oteizarekin harreman zuzena izan zuten zenbait artistarekin.
Behar gorria Primavera azul. Katalogoa
Prest dugu Manu Muniategiandikoetxea artistaren Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoa. Maiatzaren 10a arte izango dugu ikusgai erakusketa hau KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, eta esku artean dugun katalogoa osagarri ezin hobea da.