

Erakusketak gaur egungo hainbat artistaren (argazkilariak, idazleak, musikariak, errealizadoreak...) ikuspegiak biltzen ditu eta ikus-entzunezko unibertso baten bihotzean bidaia sentikorra egitera gonbidatzen gaitu, artista hauen ikuspegi gurutzatuek osatutako kaleidoskopioan zehar.
Euskal Herriko eta diasporako euskal munduak ditu aipagai hainbat hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez. Hala, leiho bat irekitzen die hizkuntza eta kultura batek lotzen dituen nortasunei.
Batekmila-Euskal Munduak erakusketa Batekmila programa zabalaren emaitzetako bat da.