gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
ostirala 30 uztaila 2010
Koldo Mitxelena Kulturunea
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia · Gipuzkoa Tel.: +34 943 112760. Fax.: +34 943 112765. E-mail: km1@gipuzkoa.net
Ganbara. Exposiciones.
2007
  • erakusketaren irudia2007/1/31 - 2007/3/24
    Suite Erotique
    Komisarioa: Álvaro Matximbarrena
    Aurkezpena: José Antonio Sistiagaren marrazki erotikoen erakusketa.

    José Antonio Sistiaga pintorea Gaur taldearen sortzailea izan zen, eta bere pintura abstraktuengatik ez ezik, zinema esperimentalaren inguruan egindako lanengatik da ospetsu, eskuz marrazturiko filmengatik batez ere.

    Beti egin izan du marrazki erotiko ugari, ezkerreko eskuaz trazu jarraitua eginez eta urdin prusia koloreko klariona koipetsua erabiliz. Erakusketak 1980 eta 1992 artean egindako 24 marrazki biltzen ditu.

    Katalogoak, bestalde, 75 marrazki eta Jasone Osoro eta Migujel Sánchez-Ostizen jatorrizko testuak hartzen ditu barne. Horrez gain, Dominique Noguezen “Voir l´amour sur les dessins érotiques de José Antonio Sistiaga” testua ere jasotzen du katalogoak. Aipatu testua, Bilboko Rekalde aretoak artistari eskaini zion erakusketaren katalogoan argitaratu zen bere garaian.


    Erakusketari buruzko post-a Gipuzkoakultura.net-en
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net