gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
ostirala 30 uztaila 2010
Koldo Mitxelena Kulturunea
Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia · Gipuzkoa Tel.: +34 943 112760. Fax.: +34 943 112765. E-mail: km1@gipuzkoa.net
Erakustaretoa. Exposiciones.
:
2007
  • erakusketaren irudia2007/4/19 - 2007/6/16
    Jose Ramon Amondarain. Sin fin, islaren isla
    Komisarioa: Ana Salaverría
    Artistak: Jose Ramón Amondarain
    Testuak: Iban Zaldua, Estrella de Diego
    Muntaia: Equipo 7
    Prentsa oharra:

    Birkreazioaren eta asmakizunaren bideak norabide bakarrekoak izan daitezke, azken urteetan egindako serie eta proposamenek erakusketa honetan garbi erakusten duten bezala.

    Artistak sorkuntza estrategiko jakin batzuk erabiltzen ditu, oinarri dutenak zita, zatia, enkoadraketa, analogia edo eszenifikazioa, eta, horrela, gonbidatu egiten gaitu, guk ere aurki ditzagun irudi eta zentzu estratu berriak. Orduan, Amondarainen lanetan bezala, irudi bakoitzak, proposamen eskultoriko bakoitzak, beste irudi bat dakar: hartara esanahien zirkuitu antzeko bat hasi da. Irudiok mutatu egiten dute eta beste batzuk sortzen dira, eta zelaitik edo testuingurutik kanpo geratzen dira, baina ez horregatik jokoz kanpo.

    Amondarainen bilakuntza artistiko hauek ispilu jokoan-edo ari dira egilearen eta haren funtzioaren inguruan. Jokatzen hasteko bide berriak ekartzen ditu kopiak, serie aldakorraren edo irudiaren beste eraldaketa batzuen bidez. Amondarainek gertakari ditu badena berriro asmatzea, berriro konfiguratzea, praktika artistiko arbitrario, ausazko eta zuzendu batetik abiatuta. Artearen memoria berezia dago ikusgai, joko berezi bat hormetan, artista “gonbidatuak” tarteko: Jeff Wall, Cindy Sherman, Nan Golding, Oteiza, Palazuelo, Txomin Badiola, Richard Prince, Richter, Araki, Douglas Gordon, Shapiro, Opie, Serrano, Goober eta beste. Serietan, asoziazio eta birkreazio erregela bere-bereak sortuz, Amondarainek simulazio eta eskuratze katalogoa dakarkigu inolako parodiarako gogorik gabe. Begiratzea, pintatzea (beti), irudiak lotzea… munduaren, gauzen eta esperientziaren esanahia aldatzeko beste modu bat dira, errealitateari ilusio puska bat lapurtzeko beste aukera bat artistarentzat.

    Inprenta: IGARA SL
    Archivos:
    Estrella de Diego, Arnasestuka
    Estrella de diego, Sin aliento
    Estrella de Diego, Breathless
    Iban Zaldua, Mimesia
    Iban Zaldua, Mímesis
    Iban Zaldua, Mimesis
erakusketaren irudia


Imagen de la exposicion

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net