2007/7/1 - 2007/9/15 Soinu dimentsioa Komisarioa: José Iges Artistak: Alien Productions
Mikel Arce
Andres Bosshard
Ramón González-Arroyo
Gary Hill
Tom Johnson
Donatella Landi
Bernhard Leitner
Alvin Lucier
Baudouin Oosterlynck
Paul Panhuysen
Manuel Rocha Iturbide
Isidoro Valcárcel Medina
Testuak: José Iges
José Manuel Costa Muntaia: Equipo 7, Laser AV SL, Press release:Sound dimension exhibition in Koldo Mitxelena Prentsa oharra:
Artistek sorturiko hots dimentsioak
Erakusketa honek espazio eta denboraren esperientzia eskaintzen dio bisitariari hotsaren erabileraren bidez. Horren bitartez, hots esperientziak berak hornitzen dizkigun “dimentsioak” aurkitzen ditugu: ez bakarrik hotsak ere espazioa betetzen duelako, edo instalazio batek, instalazioa denez, denbora hartzen duelako. Orobat, bizitzaren metafora halako bat edo mugimenduaren erreferentzia da bibrazioa: bidaia geldi batera gonbidatzen gaituen belarri bidaiari bat, baina baita hots eta behatzailearen lekualdatze erlatiboa. Zenbait obratan, marrazki eta eskemek ikus-musika bat, prozesu bat edo iradokizun mundu bat dakarte gogora. Bestalde, proposamen batzuen multifokalitatea nabarmendu beharra dago eta, horien barrenean, entzute plano horizontal eta bertikalen aurkikuntza, ikuslearen parte hartzea ahaztu gabe, noski.
Eta halaber, “dimentsio” horien barrenean, zergatik aipatu gabe utzi paradoxikoa, formen eta eta asmoen ezagutza motortzat hartua, edo transferentziak, kodigoen, energien edo harremanen artean gertatzen direnak. Hori da etengabe Baudoin Oosterlynck belgiar artistak eskaintzen diguna bere Instalazioen Partitura-Marrazkietan; Tom Johnson amerikar musikagileak, aldiz, abstrakzioen erreferentzia eta asoziazio sinestesiko eta espazialak egiten dituen musika bat imajinatzera (Imaginary Music) gonbidatzen gaitu.
Hemen hotsaren unibertsora egiten dugun hurbiltze artistikoan, garrantzi nabarmen handia dute fenomeno fisikoek: Alvin Lucier estatubatuarraren Music on a long thin wire historikoan aplikaturiko elektromagnetismotik, Manuel Rocha mexikarrak Ping-Roll mahaian edo Mikel Arce bilbotarrak *.WAV instalazioan jokoan jartzen dituzten materialen bibrazioetaraino. Esperientzia estetiko bihurturiko zentzumen esperientziak horiek guztiak, hemen erakutsitako obra guztien kasua, bestalde. Gary Hill-en Mediations bideoa da horren muga-mugako kasua, martxan jarritako prozesu gisa planteatzen delako, gainera. Valcárcel Medinak, orobat, hotsa erregistratzen du Motores obran, prozesuaren garapenean zorroztasun kontzeptual osoa ezarriz; horren lanak denbora errealean jasotzen du motorraren hotsa, bisitariak egiazta dezakeena horren eskema-partituran. Bere aldetik, Donatella Landi italiarrak ia gauza bera egingo du 31 urte geroago, Parisko Metroko lineetan zehar ibiliz eta hori Plan de poche delakoan jasoz.
Hotsak orobat espazioak definitzen ditu. Hori hautematen da hotsaren arkitekto den Bernhard Leitner austriarraren obran: horren Headscapes direlakoek barne espazio halako bat lortzen dute aurikularren laguntzaz. Ramón González-Arroyo madrildar musikagileak, ordea, espazio itxi bat aurkezten du, autoedukia eta etengabe aldatzen den hots materiaz betea: L’isla des neumas deitu du; entzuten duenaz kanpoko espazio bat. Andres Bosshard suitzarraren hots hegalariek (Hots guztiei gustatzen zaie hegal egitea), aldiz, bisitaria instalazioan organikoki integratzea bilatzen dute, urrutiko lekuetara bidaiatzera gonbidatzen gaituztela.