
Maiatzaren 5etik 9ra Lana Turner gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan. Berez Julia Jane Mildred Frances Turner izena zuen aktore honek arrakasta handia izan zuen, batez ere 40 eta 50eko hamarkadetan.
Behar gorria Primavera azul: azken egunak
Martxoaren 6an inauguratu genuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan Behar gorria Primavera azul erakusketa. Hiru hilabete pasata, larunbatean, maiatzak 10, agur esango diogu Manu Muniategiandikoetxearen erakusketa honi.
Astelehenean, hilak 12, Jorge Oteiza (1908-2003) zikloko lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Pedro Manterolak Oteizaren lanei buruzko interpretazioa plazaratuko du. Asteartean, hilak 13, mahai-ingurua izango da, Oteizarekin harreman zuzena izan zuten zenbait artistarekin.
Asteazkenean, hilak 23, 19:30ean, Alvaro Matxinbarrenaren Kemen Isuria erakusketa inauguratuko da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan.
Ostegunean, maiatzak 15, bukatzen da euskarazko eduki digitalak sortu eta zabaltzeko, eta kultur gaietako monografiak euskarri desberdinetan argitaratzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentuak ematen dituen Gipuzkoa 2.0 diru-laguntzak eskatzeko epea.
Behar gorria Primavera azul. Katalogoa
Prest dugu Manu Muniategiandikoetxea artistaren Behar gorria Primavera azul erakusketaren katalogoa. Maiatzaren 10a arte izango dugu ikusgai erakusketa hau KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, eta esku artean dugun katalogoa osagarri ezin hobea da.